Word ariketak Word Ariketak | Page 6

Carmilla: Laura gaztelu zahar batean aspertu samar bizi zen neskatxa da. Bakardadean amets bitxiak eta beldurgarriak izaten ditu. Orduan, bere bakartasunetik atera nahiko duen lagunmina etorriko zaio: Carmilla. Zazpikotea euskaltegian: liburu honetan Clousseau Panteragorri irakasle zaharrak bere zazpi ikasleen abenturak eta kalenturak kontatuko dizkizu; batzuetan modu barregarrian, besteetan tentsioz. Zazpikotea eta birus mugagabea: Mundu galdua: liburu honetan Challenger irakasleak zuzendutako espedizioaren gorabeherak kontatzen zaizkigu. Lur ezezagunetara abiatuko dira bera eta beste hiru bidaide asmo batekin: erakustea oraindik ere mundu galduak badirela. Progresuaren aurrerakada bat: Joseph Conrad bere eleberriengatik ezagunagoa bada ere, bere ipuinak ere maisu-lanen artean koka daitezke. Progresuaren aurrerakada bat istorioan zibilizazio hitzaren benetako zentzua ironiaz adierazten digu. Deabruaren gurutzea: Jainkoarren eskatzen dizut! Mundu horretan duzun gauzarik sakratuenagatik, jauna, estal ezazu burua eta urrundu lehenbailehen gurutze honetatik! Jainkoaren laguntza eskatu gabe deabruarena eskatzen baduzu, benetan etsita egon behar duzu! Zazpikotea barnetegian: Clousseau irakasle zaharrak zazpikotearen laugarren abentura kontatuko dizu liburu honetan. Zazpi ikasleak barnetegi batera joan dira oporretan, eta bertan gorabehera pila bat izan dute: gaueko giroa, eskolak, mendia... hori eta gehiago ezagutuko duzu. Zazpikotea sagardotegian: zazpikotearen istorio berri honetan sagardotegi batera sartuko gara. Clousseau Panteragorri irakasleak gorriak ikusiko ditu bere zazpi ikasleak kontrolatzeko.