Word ariketak Word Ariketak | Page 15

Kirolaren garrantzia egungo bizimoduan E guraldi onaren etorrerarekin neguko arropa astunak armairuan gorde, eta larruazalak urteko lehen eguzki izpiak jasotzen ditu. Honekin batera kirola egiteko irrika edo gogoa izaten dugu gehienok. Bainujantzietan sartu beharrak gimnasiora jende gehiago erakartzen duen aztertu nahi izan dugu aste honetako erreportajean, baina ikusiak ikusita, badirudi estetikaren boom-a atzean geratzen ari dela. Orain beste arrazoi batzuk dira jendea gimnasiora edo aerobika egitera bultzatzen dituena. Badirudi, itxuraren esklabutza gainditu dugula eta kirolaren benetako onurak aurkitu ditugula. KIROLA EGITEKO GOMENDIOAK K irola egitea osasungarria dela, ez dago zalantzarik, baina gaizki eginez gero, alderantzizko efektua izan dezakeela gauza jakina da. Hori dela eta zenbait gomendio bildu ditugu kirola behar bezala egiteko eta mito faltsu batzuk baztertzeko: » Kirola egiten hasi aurretik artikulazioak eta sistema kardiobaskularra behar bezala berotu behar dira (gutxienez 10 minutu). Ondoren, 40-45 minutuz egin behar dira ariketak. Azkenik, errekuperazioan estiramenduak egin. » Astean 2-3 egunetan komeni da kirola egitea, jarraipena mantendu behar da. Ez du balio egun batean esfortzu handiak egiteak beste 15 egunetan ezer ere ez egiteak. Progresio bat mantendu behar da. Gorputzak agintzen diguna irakurtzen jakin, atsedena hartu behar denean adibidez. » Gure gorputzaren egoera fisikoa eta bere mugak ezagutzea ezinbestekoa da. Medikua bisitatzea ez legoke gaizki edozein zalantzaren aurrean. Bestalde, pulsometro bat laguntza handia izan daiteke. Gehienezko pultsazioak ateratzeko formula erraza da (220- norberaren adina). » Gure helburua pisua bajatzea baldin bada aparatu kardiobaskularra landu behar da. Bizikletan ibiltzea, korrika edo oinez eta igeriketa dira kirolik gomendagarrienak. Baina pisua galtzeko 30 minutu baino gehiagoko saioak egin behar dira erdi mailako intentsitatea mantenduz. » ELIKADURA: %60 karbohidratoak, %25 proteinak, %15 grasak. Hauek dira dieta egoki baten portzentaiak. Sasoi honetan, gainera, barazkiek eta egoskariek (legunbreek) garrantzi berezia dute. Hestebeteak eta frijitutako janariak, berriz, baztertzea komeni da. » HIDRATZAZIOA: oso garrantzitsua, batez ere uda sasoian. Urak izugarrizko garrantzia du organismoan, %90-a ura baikara. Ariketa fisikoekin gorputza berotu egiten da eta hozteko daukan mekanismoa izerdia botatzea da. Azalaren tenperatura orekatzeko balio du, lehenago berotzen dena baita azala. Funtzio horri trabaz jarriz gero: arropa gehiegi edo transpirazio txarrekoak, gorputzak behar baino izerdi gehiago kanporatzen du eta deshidratatzeko arriskua dago. Ur asko edan, ariketen aurretik, bitartean eta ondoren, baina trago txikitan.