trasteatzeko Urbi aldizkaria | Page 9

Zergatik dauka ortzadarrak kolore asko?

Behin batean, pertsona bati bururatu zitzaion gauzaren batek kolore ia guztiak izan behar zituela, eta zeruan egon behar zela, denok ikusi ahal izateko.

Orduan, denda batera joan zen horri magiko bat erostera eta 1000€ ordaindu zuen horri magikoarengatik. Zeren eta egiten zuena zen ba marrazten zenuena hartu ahal zenuela eta nahi zenuen lekuan jarri ahal zenuen.

Etxera joan zen eta erdi zirkuluak marrazten hasi zen kolore bakoitzarekin.Gero bere lagunaren etxera joan zen zeren eta astronauta zen eta esan zion kohetearekin hodeietaraino joateko, eta ortzadarra marraztu zuen horria eman eta esan zion ortzadarra hartzeko eta hodeietara heltzean zerura botatzeko.

Ane García DBH3A

9

Zergatik dago itsasoaren marea geldirik?

Behin batean, itsasoa bere amarengana

joan zen eta mugitu nahi zuela esan zion:

-Amatxo, beti geldirik nago, nire

marea ez da ez igotzen ezta jeisten

ere! Mugitu nahi dut!

-Ondo da alabatxo! Ilargiari eskatu

beharko diozu desio hori.

Amari kasu eginez ilargiari deitu zion:

-Kaixo Ilargi andrea!

-Kaixo, itsaso maitea. Aspaldiko! Zertan lagundu dezaket?

-Mugitu ahal izatea nahi dut eta zure laguntzarekin bakarrik egin dezaket.

Ilargiak bi egunetan mugitu ez baldin bada, berriro deitzeko esan zion itsasoari. Baina egunak pasa eta itsasoak mugitu gabe jarraitzen zuen.

-Ilargi, kaixo berriz ere!

-Ez duzu lortu?

-Ba, egia esan, ez. Berriro saiatu zaitezke, mesedez?

Lau egun pasa eta itsasoak berdin jarraitzen zuen, oso keskatuta eta penaz beterik zegoen. Baina, egun hartan, ilargiaren dei bat izan zuen...

-Barkatu, itsaso. Hodeiak nire aurrean daude eta ezin dut zure marea igo edo jaitsi. Beraz, hodei hauek kendu arte ezin izango duzu mugitu. Eta denboraldi luze baterako dirudi geratuko direla hemen, negu-gorrian gaude eta oso gustora daude nire alboan.

Horregatik geratu zen itsasoa geldirik.

Nerea Sobrino DBH3A

ZERGATIK...????