trasteatzeko Urbi aldizkaria | Page 8

8

Zergatik da zerua urdina?

Hor zegoen Paula etxanda, inor bere ondoan, bakarrik, zuhaitz baten itzalaren azpian. Bueltak eta bueltak zegoen ematen pentsatzen zergaitik zerua urdina zen. Gauza asko pasatu zitzaizkion burutik, norbaitek holan margotu zuelako, kolore politena delako... Orduak eta orduak pentsatzen, gauza horietatik gehien konbenzitzen ziona zen norbaitek kolore hori ipintzea erabaki zuela eta holan geratu dela. Gaua heldu zen horain zerua beltza zen, Paula oheratu zen, egun hartan erabaki zuen bere kolore gogotxuena urdina zela, zeruaren kolorea.

Ane Granja DBH3A

Zergatik gorrotatzen dute

elkar txakurrak eta katuak?

Aspaldian txakurrak eta katuak lagunak ziren, eta ehizan egiten zuten batera eta egunaren amaieran harrapatu zutena banatzen zuten.

Egun bat ailegatu zen , non ez zegoen janari nahikoa bientzako, eta elkarrengandik banatzea akordatu zuten.

Katuak gizonaren etxera joango zela esan zuen, eta bakarrik uzteko eskatu zion txakurrari, eta txakurrak berak animaliekin segituko zuela esan zion.

Hurrengo egunean otso batekin egin zuen topo eta ea berarekin gelditu ahal zen galdetu zion, eta otsoak ezetz esan zion.

Hurrengo egunean tximino batekin egin zuen topo eta ea berarekin geratu ahal zen galdetu zion. Tximinoak baietz esan, baina berarekin zuhaitzetatik igo eta intxaurrak jan beharko zituen, orduan txakurrak alde egin zuen.

Horrela hainbat animaliekin gertatu zitzaion, eta azkenean gizonaren etxera joatea erabaki zuen.

Gizonak oso animalia zintzoa zela esan zion eta berarekin gera zitekeela.

Gauean txakurrak soinu bat entzun zuen, eta katua zela konturatu zen.

Honek oso haserretuta gizonaren etxera etorriko ez zela zin egin ziola esan zion, eta txakurrak beste leku bat ez zuela aurkitu esan zion.

Handik aurrera txakurrak eta katuak gorroto egin dute elkar betirako.

Oihane Arrieta DBH3B