trasteatzeko Urbi aldizkaria | Page 4

Hizkuntzaren Normalizazioarako Programa

2014-IRAILA Hil honetako berriak

- .eus domeinua martxan dago!

http://www.domeinuak.eus/eu/

- Imanol Epeldek segitzen du gu guztiok zirikatzen. Orain, ikastetxeetako euskara arduradunok!: http://www.27zapata.com/?p=1047

… Horregatik ikastetxeetako hizkuntza teknikariak behar ditu izan 4 Z. Lau zeta.

• Lehenengo zeta. Zoriontsuarena. Zuzendaritzak teknikari bat aukeratzean, hauxe galdetu beharko lioke ezer baino lehen: zoriontsua zara? Teknikari pipertu batek baino euskalgintza lan hobea egingo du ikastetxean idazkari edo atezain motibatu batek. Atrakzio legea erabatekoa da.

• Bigarren zeta. Zoroarena. Lan handia da egiteko dagoena. Zorakeria bat da kasik hizkuntzaren aldeko maratoi lanean aritzea. Baina zailagoa izango zen trikuharriak 1500 metrotara igotzea. Zorakeria bat. Baina lortu genuen.

• Hirugarren zeta. Zentzudunarena. Bizitzari zentzua euskarak ematen dion pertsona. Euskalakariez ari naiz, ez euskaldunez, are gutxiago vascoez.

• Laugarren zeta. Zorrotzarena. Edo zurrunarena. Apur bat kabroia ere izan behar duelako, agindu behar denean agintzeko. Esaterako, irakasle guztiek behar dute euskaraz egin eskola eremuan. Bai elkarrekin, bai ikasleekin. Marra gorriak ezarri eta errespetarazi egin behar ditu.

- Euskal Kulturgintzaren Transmisioa: aditu tituluaren V. Ediziorako matrikula zabalik dago urriaren 10a arte.

http://www.mondragon.edu/eu/ekt/aktualitatea/albisteak/ektren-5-edizioaren-matrikulazio-aldia-zabalik-da

4