ERRENTERIAKO MUSIKA TALDEAK | Page 50

PARA LELOS

DISKOGRAFIA

Taldearen sorrera G. Asensio “Txentxo” (baxua eta ahotsa), J. C. Labaca “Txarli” (gitarrak eta ahotsa), Mikel A. González “El Gordo” (gitarra eta ahotsak), Txangot taldera iristen direnean oinarritzen da. Talde honek ‘Negu nuklearra’ lpa argitaratu zuen Elkarrekin. Diskoaren arrakasta eskasak taldearen desagerpena ekarri zuen.

Denbora pasa ondoren, J. M. Hurtado (ahotsa) hirukotera gehitu ondoren, Para Lelos taldea sortzen da. Iñaki de Lucas bateria-jotzailea (La Cofradia edo Vidas Ejemplaren taldeen kidea) eta Jose Silguero (Txangot taldearen diskoaren grabazioan ibiltakoa) saxofoi-jotzailearen laguntza dute. Gitarra indartsu eta xelebreen pop-rock boteretsua jorratzen zuten. 1987an DRO-ren eskutik, Donostiako IZ estudioetan Iñaki Altolaguirre ekoizpenean grabatutako “Superéxitos” diskoa argitaratzen dute. Disko honetan hainbat kolaboratzaile dituzte: Aítor Amezaga (teklatuak), Josetxo Silguero (saxofoia), Angel Katarain (ahotsa), Ángel Altolaguirre (ahotsak) eta Batis (Akelarre) (ahotsak). 1990an ES 3 Records zigilu gipuzkoarrarentzat “De safari en la ciudad” diskoa grabatu zuten. Bi urte beranduago, 1992an,Bilbao Hiria IV. Pop Rock Lehiaketa irabazi zuten pop-rock mailan. Urte horretan “Baila” lp txikia grabatu zuten Basati Diskak zigiluarekin. Urte honen zehar, azkenean taldea desegingo da.

De safari en la ciudad

Para Lelos.

A aldea: Baila -- Sin voz. –

B aldea: Si sólo no sabes -- Marisex

Tú más!

A aldea: Yo he sido más listo -- Tiene que ser -- ¡Agitación! -- ___ tú más. –

B aldea: Quieren verte en guerra -- Dentro de tí -- No ha sido fácil -- Tiene que ser (unpluged)