ERRENTERIAKO MUSIKA TALDEAK | Page 34

KORUMBÀ

DISKOGRAFIA

Korumbà taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera. Naiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan Oreretan dute beraien entseiu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa. Musikherriadisketxearen partaide aktiboak izan ziren Durangoko aurkezpenean parte hartu zutelarik eta baita gaztetxe biran ere. 2006. urtean 4 abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten. Aipagarriak dira urte hartan eman zituzten kontzertuak: Iparraldean (Sara, Ziburu,…), Bizkaian (Larrabetzu, Lekeitio,…), Nafarroan (Aibar, Domeño,…), Gipuzkoan (Lezo, Egia, Irun, Pasaia,…). 2007. urtean Tunk! Aretoan, Lekunberrin eta Elizondon. 2008. urtean Musikherria utzi eta beraien kabuz lehen lana argitaratzea erabaki zuten, Hor Do! izenaz bataiatu eta 2009. urtean kaleratu zena. Horrekin batera Santanik Tour izeneko birari ekin zioten, ospe handiko hainbat talderekin jotzeko aukera izan zutelarik. Santanik Tour delako biraren ondorioz, Los + Mejores aldizkariarengandik 2009-ko talde berriari saria jaso zuen taldeak. Azkenik, 2010-eko abenduan beraien bigarren lana kaleratzen dute, “Gizateri” izenekoa. Irungo Phantom estudioetan grabatu, ekoiztu eta nahastua izan da, masterizazioa Doctor Master-en esku egon delarik. Taldeak nahi zuen soinua CDan islatzea lortu dutelakoan, harro datoz zuzeneko emanaldietan grinaz aurkeztera. “Gizateri” 10 abestiz osatutako metal nahasketa zoro bezain harrigarria da, entzutearekin batera lurrikara bortitz baten baitan dantzatzera behartzen gaituena

Korumba

Esanahia -- Elektrodomestikad

Taldekideak: Igor, bateria; Juan, baxua, koroak; Iker, gitarra; Xabi, gitarra, koroak; Julen, ahotsa

MH022, MusikHerria

Gizateri

Zaintzaren zeinua-- Bidai to hell -- Entropía-- Denona dena-- Lapurrak?-- Gizateri -- Miradas-- Sodoma & Guantánamo -- Memoria-- Cecco Phantom estudioetan grabatu, nahasi eta ekoiztua, 2009ko abendu eta 2010eko azaroa bitartean

8436020740015

RRR-666, [Korumbá Rockers Records]