ERRENTERIAKO MUSIKA TALDEAK | Page 26

KASHBAD

Kutsu arabiarreko izena duen talde hau 1991n sortu zuten. Hardcoretik abiatuta, intentsitate eta melodia handiko kantuak idatzi zituzten. Taldeak hiru disko grabatu zituen eta 2001. urtean desegin zen, baina 2007an berriz elkartu zen hiru kontzertu emateko. 2014an taldea berriro martxan zela eta kanta berriak sortzen ari zirela zabaldu zuten, urte honetan Arrakala diskoa argitaratuz.

Grupo con nombre de influencia árabe formado en 1991. Partiendo del hardcore, escribieron canciones con gran intensidad y melodías. El grupo grabó tres discos hasta disolverse en 2001, pero en 2007 se volvieron a juntar para dar tres conciertos. En 2014 anunciaron que el grupo volvía a reunirse y crear nuevas canciones, publicando finalemente el disco Arrakala

DISKOGRAFIA

Kashbäd

A aldea: Hik zer nahi dek? -- E3 T.B -- Txo!!! -- Injustizia

B aldea: Zure zain -- Hegaz -- nazkauta -- Agresiones... mamón

Taldekideak: Gorka, gitarra; Iban, gitarra; Sorkun, ahotsa; Txiki, bateria; Txus, baxua

Kolaboratzaileak: Xuru, Iker Wattax, ahotsak; Mikel El Gordo, gitarra