BALUARTE Programa Interactivo | Page 2

AURKEZPENA Udazken-ekinokzioak urtaro berriari sarrera ematen dio eta, hamar urte luzez, Baluarte Fundazioaren Urria – Urtarrila Denboraldiari. Baina aurtengoa gainezkatu egin da. Lirikan, dibak eta gorteiatzaileak. Hiztegiaren arabera, diba aparteko ospea duen artista da. Gurean hiru mirestu ahal izango ditugu, Ainhoa Arteta, Joyce DiDonato eta Natalie Dessay. Eta hiruak eszenatokian ondo babestuta egongo dira: Artetak Bilboko Sinfonika izango du alboan Emmanuel Joel-Hornak-en zuzendaritzapean; DiDonato The English Concert-ek lagunduko du, Harry Bicket-en batutarekin; eta Dessay, Christophe Dumaux kontratenorearekin eta Le Concert d’Astrée orkestrarekin arituko da. Eta gorteiatzailea Mozarten Don Giovanni da; Alfred Kirchner-ek sinatutzen duen Oviedoko Operaren ekoizpenean aurkezten da izenburu hau eta bertan ahots entzutetsuak daude, haien artean José Luis Sola nabarmentzen dela, bere ibilbideko une onenean. Ekoizpen handi honetan Nafarroako Orkestrak eta Nafarroako Ganbera Abesbatzak hartzen dute parte, denak Pablo Mielgo maisuaren zuzendaritzapean. Gainera, hotzaren etorrerarekin hiru dantza konpainiek beroa jarriko dute: Antonio Gades Konpainiaren Sua ikuskizuna azkenik Espainian agertzen da Parisen orain 25 urte estreinatu ostean; Les Ballets de Montecarlo-k Chaicovski-ren Zisneen Aintzira klasikoa berrikusten du LAC proposamenean; eta Montrealeko Les Ballets Jazz-ek Barack Marshall bezalako egungo koreografo garrantzitsuen obrak aurkezten du. Antzerkiak irriak ekarriko ditu bi komediarekin, bata klasikoa, Aristofanesen Pluto, eta garaikidea bestea, Izena, modako antzerkigile Jordi Galcerán-en bertsioan. Taula-gainean, Amparo Larrañaga eta Javier Gurruchaga, beste askoren artean. Eta musikan, London Philharmonic Orchestrak eta 150. urteurrena ospatzen duen Iruñeko Orfeoiak interpretatuko duten Verdiren Requiem-etik, Chano Domínguez eta Niño Joseleren piano eta gitarrara, Juan Sebastián Bachen Eguberriko Oratorioa-tik igaroz, Christophe Rousset eta Les Talens Lyriques-en esku. Eta programazio osoa soilik lau hilabetetan sartzea ezinezkoa izan denez, denboraldia irailaren 27an hasi eta otsailaren 1ean amaituko da. Goza ezazuela!